Business

Business

Programa zorrotza eta eguneratua, parte-hartzaileen profil profesionala sendotzeko helburua duena.

Duela 30 urte baino gehiago hasi ginen gure enpresa-ehunaren premien eta erronken zerbitzura pentsatutako proposamenak garatzen; proposamen horietako gehienak praktikoak dira.

Gure esperientzia, ekipamendua eta azpiegiturak zuen esku jartzen ditugu, arrakasta profesionalera zuzendutako prestakuntzaren onura jaso dezazun.

Urrutirago iristeko motibatuta

CEBANC-ek baliabideak eskaintzen dizkie enpresa berritzaileei, profesionalen prestakuntza osatuenari esker beren lehiakortasuna areago dezaten.

CEBANC-ek etengabe eguneratzen diren metodologiak, gaiak eta baliabideak jartzen ditu zure zerbitzura, arrakasta profesionala lortzeko helburuarekin. Ibilbide profesional luzeko hezitzaile-taldea du, eta ikasleen ebaluazioaren bermea du.

Lan-jarduera eta prestakuntza bateratu ahal izateko moduan diseinatuta dago programa, eta gure instalazioak partikularrek eta enpresek probetxurik handiena atera diezaieten pentsatuta daude. CEBANC zeure enpresara egokitzen da, zure lantokira joanez eta prestakuntza-edukiak zure taldearen premia zehatzen arabera egokituz.