Atzerriko praktiketarako ERASMUS+ ikasleen mugikortasuna

Iturria: SEPIE (Servicio español para la internacionalización de la educación)

Praktika jardunaldian aldi baterako egonaldia egiten da beste herrialde partaide bateko enpresa edo organizazio batean; bere helburua da pertsonak komunitate mailako merkatuaren eskakizunekin egokitzen ikastea, gaitasun zehatzak jorratuz eta dagokion herrialdeko ekonomia eta gizarte esparruaren inguruko bere ulermena hobetuz, aldi berean lanbide esperientzia garatuz.

movilidad

Praktika hauek, beharrezkoa izaten denean, bertako edo laneko hizkuntza prestakuntza ikastaroekin edo eguneratzeko ikastaroekin hornitu ahal dira. Goi mailako hezkuntza erakundetako ikasleak partaide izan ahal dira, betiere Erasmus Unibertsitate Gutun hedatuaren (EUCP/X) jabe izaten direnean.

Ikasleen praktiketako harrera organizazioak izan ahal dira enpresak, ikastetxeak, ikerketa zentroak edota bestelako organizazioak.

Ikaslearen praktiken ezaugarriak ondorengoak dira:

  • Jatorrizko goi mailako hezkuntza erakundeak atzerriko praktika jarduerarako bere onarpena eman beharko du.
  • Ikasleak praktika jardunaldirako programaren inguruko prestakuntza hitzarmena eskuratu behar du; hitzarmen hori onartu egin beharko da bai jatorrizko goi mailako hezkuntza erakundean eta bai harrera organizazioan.

Praktika jardunaldia, jatorrizko goi mailako hezkuntza erakundeak, jatorrizko partzuergoak (hala badagokio), harrera erakundeak eta onuradunak onartutako praktika hitzarmenarekin bermatu beharko da.

Nork eskatu ahal ditu praktikak egiteko ikasleen mugikortasunerako laguntzak?

  • Goi mailako hezkuntza erakundeek, Erasmus Unibertsitate Gutun hedatuaren (EUCP/X) jabe izaten direnean.
  • Praktika partzuergoa

Iraupena

  • Gutxienez 3 hilabete. Gehienez 12 hilabete.
  • Goi mailako lanbide heziketako ziklo batean matrikulatutako ikasleen kasuan, gutxieneko iraupena bi hilabetekoa izango da.

Jarduera finantzatuak

Laguntzen helburua da ikasleen mugikortasunetik eratorri gastu gehigarriei aurre egiten laguntzea (nagusiki bidaia eta mantenu gastuak) horiek atzerriko egonaldiari dagozkionean.