Connect-Vet: prestakuntzaren eta enpresen arteko elkarkidetzari buruzko nazioarteko hitzaldia - irailaren 9an

 

Cebanc partaidea den Connect-Vet eta Ecvet4 Practitioners proiektuen barruan "Hezitzaieen eta enpresarien arteko lankidetza arrakastatsua" izeneko hitzaldia antolatu da. Ekitaldi honetan Europako 17 herrialdeen adituek hartuko dute parte eta irailaren 9an burutuko da, 8:45etan, Errenteriako TKNIKA erakundearen egoitzan.

Hitzaldiaren helburua da alde batetik, Unibertsitate, Lanbide Heziketa Ikastetxe eta Pymeen artean praktika egokiak eta landidetza ereduak suspertzea, bultzatzea eta barreiatzea, lotura iraunkorragoak eta eraginkorragoak izan daitezen heziketa eta lanbide esparruen artean eta bestetik, ideia berriak jasotzea, Lanbide Heziketa ikastetxetako langileen prestakuntza sendotzearren eta euren lehiakortasun maila hobetzearren.

Hitzaldira bertaratuko dira 17 herrialde europarreko adituak eta gonbidatuak, zein lankidetza honen onuraren eta ekonomian zein heziketan izan duen eraginaren berri ematera etorriko diren. Ondoren, Connect-Vet eta Ecvet4 Practitioners proiektuetan parte hartuko duten zentroen zerrenda: 

  • University of HElsinki Ruralia Institute (Finlandia)
  • Centro Studi "Cultura Sviluppo (Italia)
  • Norton Radstock College (Erresuma Batua)
  • Godalen Vocational College (Norvegia)
  • Estonian University of Life Sciences (Estonia)
  • CEBANC (Espainia)
  • Lapland Naturals (Finlandia)
  • Universita degli Studi di Firenze (Italia)
  • Bath Spa University (Erresuma Batua)
  • Ryfylke Bioenergi (Norvegia)
  • Estonian Rural Tourism Organization (Estonia)
  • European Forum for Technical and Vocational Education and Training, EFTVET (Belgika)
  • European University Continuing Education Network, EUCEN (Belgika)

Inskripzioa doakoa da, organizaioak ez ditu bere gain hartuko bidaia eta ostatu arloetako gastuak, Interesatuok abuztuaren 31 baino lehen jakitera eman beharko dute etorriko direla. Inskripzioaren inguruko informazio eta xehetasun gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan Maria Jose Irastorzarekin, idatzi e-mailera edo deitu 0034607214461 telefonora