ECVET4 Practitioners proiektua (Leonardo da Vinci, TOI)

Ecvet4Practitioners proiektuaren helburua da ikasleen mugikortasun transnazionala erraztea eta bultzatzea, Ostalaritza eta Turismo sektoreko Lanbide Heziketaren gaitasun sisteman onartzea eta integratzea dagokion atal bezala. Proiektuak helburu hori lortu nahi du Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko sare mugikortasuna garatuz bost herrialde europarretan -Finlandia, Txipre, Herbehereak, Espainia eta Erresuma Batua- Ostalaritzaren sektorean Kredituen Transferentziarako Sistema Europarra erabiliaz.

ECVET –Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako Kredituen Transferentziarako Sistema Europarra – Europako sistema berria da, zeinen helburua elkarrekiko konfiantza eta Lanbide Heziketaren mugikortasuna garatzea izango den.

ECVET-ren helburua da bere mugikortasun jardunaldian zehar ikasle baten ikaskuntza emaitzen onarpena ahalbidetzea, egitura eta metodologia esparru komunak direla medio, europar ikastetxe ezberdinen arteko trukea eta elkarrekiko konfiantza bultzatuz.

http://www.ECVET4Practitioners.com

Ecvet proiektuko kideak San Sebastian Gastronomika-ra gonbidatuta daude