INTGEN Proiektua

Proiekturen Web orria

Proiektua

IntGen 3 urteko proiektua da, 2014ko irailetik aurrera garatuko dena; bere helburua da "Tutoreak Hezteko" ikastaroa ematea eta "Ekintzaileen Belaunaldi arteko Tutoretza" pilotatzea, sei hilabetetan zehar.

Proiektuak halaber online ikastaroa jarriko du martxan ekintzaileentzat, mentalitate aldaketa bilatzeko, negozio plan baten sorrera hala nola enpresa baten sorrera barne hartuko dituena.

Proiektuak unibertsitateak, helduen prestakuntza zentroak eta Goi Mailako LH zentroak biltzen ditu.

Halaber sektore artekoa izango da (enpresak, enpresa sareak) eta Espainiako zein Erresuma Batuko senior elkarteak bikduko ditu.

Partzuergoa eratzen dute Espainiak, Erresuna Batuak, Greziak, Finlandiak eta Belgikak.

IntGen proiektutik hurbilago

IntGen izpiritu ekintzailaea bultzatzera dator belaunaldi guztietan, bizitzarako ikaskuntzaren metodologia onenetako bat belaunaldi arteko testuinguruan ezartzen dela onartuz. Taldeen arteko interakzioa erabakigarria izango da ikaskuntzaren aldeko konpromisoan.

Tutoretza / coaching irakaskuntza-ikaskuntzaren metodologiatzat hartu ahal bada ere, proiektuak halaber ezagutzaren transferentzia bultzatuko du eta online prozesua zein ikaskuntza diseinatuko ditu.

Norengana zuzentzen da IntGen Proiektua?
  • Gazte langabetuengana (30 urtetik beherakoak) eta helduengana (45+)
  • Izpiritu edo gaitasun ekintzaileak dakartzan edonorengana
  • Aurretiko ezagutzak dituzten langabetuengana
  • Profesional jubilatuengana
  • Gizartetik kanporatuak izateko arriskuan dauden helduengana
  • Erretiratzear dauden langileengana
  • Unibertsitatetako enta Lanbide Heziketako iraksleengana
 Confederation of European Senior Expert Services
Voluntariado Senior de Asesoramiento Empresarial