LIFE 2 proiektua- Bizitzarako trebetasunak garatzeko oinarrezko gaitasunak

Proyecto LIFE 2

Zergatik da beharrezkoa lanbide heziketa oinarrizko gaitasunekin osatzea?

LIFE 2 “Bizitzarako trebetasunak garatzeko oinarrizko gaitasunak” proiektuaren helburua da lanbide heziketako ikasleak euren lanposturako beharrezko gaitasunak eta konfiantza garatzera bultzatzea.

Belgika, Danimarka, Portugal, Errumania, Espainia eta Erresuma Batuko lanbide heziketako ikastetxetako eta ikastetxe saretako aditu talde batek aurreko LIFE proiektuaren Heziketa Eskaintza aztertu eta eguneratuko dute, ikasleek lanbide heziketako oinarrizko gaitasunak gara ditzaten laguntzeko. Proiektuak Europar Batasunaren babesarekin kontatzen du, Europako lanbide heziketako sistemen hobekuntza sustatzeko Leonardo da Vinci programaren bidez.

Europako egungo gazteen erronkak, gehienbat gabezia egoeran bizi direnenak, enplegagarritasuna garatzea eta enpresa gaitasunak sustatzea inplikatzen du, esaterako euren negozio propioa sortzen laguntzeko sorkuntza eta berrikuntza. Aurretiko ikerketen arabera, enpresari ugariren esanetan egungo hainbat eta hainbat gazte ezinbesteko gaitasunak garatu beharrean aurkitzen dira, euren lanpostuko eskakizunen arabera beharrezkoak izango liratekeelako.

Iraupena

Proiektua 2011ko azaroa eta 2013ko urria artean garatuko da.

Norentzat

Proiektua lanbide heziketako irakasleengana, hezitzaileen hezitzaileengana, lanbide heziketako ikasleengana, enplegu-emaileen saretara, gabezia egoeran dauden taldeengana eta politika arduradunengana zuzentzen da.</>

http://www.life-2.eu/

http://llpukecorys.com/2013/06/25/llp-projects-voice-heard-in-european-debate/

http://daiss-project.eu/

Bostgarren meeting Dinamarca

CEBANCeko irakasleek Europako Life 2 Proiektuko azken tailerrean hartu dute parte