Cebanópolis

Udaren agerraldia, eta bereziki gure seme/alaben oporraldia, gure zeregin pertsonal eta profesionalaren garapen normalerako eragozpena izaten ohi dira.

Hori dela eta, gure kalitatezko prestakuntzan dugun ibilbidea kontuan hartuta, eta gurasoek horrelako ezbeharrekin loa galdu ez dezaten, Donostiako gune magikoan  dauden gure instalazioak euren eskura jarriko ditugu. Bertan, hezkuntza arloko eskarmentu handiko profesionalak gure seme/alaben zerbitzura jarriko dira.

Formazio programen diseinu eta garapenean CEBANC Ikastetxeak duen 30 urte baino gehiagoko eskarmentua kontuan hartuta, 7-12 urteko haurren eta 13-16 urteko gazteen beharrei egokitutako proposamena prestatu dugu, gazte zein haurren hobekuntza akademikoa, nahiz dibertsioa eta aisialdia kontuan hartuta.

Umeek primeran pasatuko dute MINIATURAZKO SUKALDARITZA, SORMENEZKO GOZOGINTZA ETA SUKALDARITZA DIBERTIGARRIA TAILERRETAN (lehen hamabostaldian, beteta) errezetak prestatzen. Pintxo lehiaketak egiteaz gain, merkatuak bisitatuko dituzte eta sukaldaritzari buruz duten ikuspegia zabalduko zaie. ROBOTIKA ETA BIDEO-JOKOEN SORTZE-LAN TAILERRAREN bidez, euren lehen bideo-jokoak, istorio animatuak eta arte interaktiboko pieza xumeak sortuko dituzte.

 

Fotos Pastelería - Junio 2019