Nazioarteko merkataritza

Comercio internacional

 

Titulazio ofiziala

2000 ordu

2 ikasturte akademiko osorik

 

ETHAZI metodologia berritzailea - goi mailako errendimendurako zikloa

ETHAZI ikaskuntza metodologia berri bat da; heziketa ziklo bakoitzeko ikasleak, eskuratu beharko lituzkeen gaitasun Teknikoez haratago, bestelako hainbat Zeharkako gaitasun eskura ditzan erroka ezberdinetan oinarritzen dena, betiere horiek bere etorkizuneko lanbidearekin lotura izatea zainduz (talde-lana, komunikazioa, inplikazioa, ekimena, erantzukizuna, ikastea...).

Metodologia honen ezaugarririk garrantzisuena talde-lanaren bidez eginiko erronken garapenean datza. Taldearen indarra aprobetxatuz, ikasleek euren helburuak eta bere taldearenak bete beharko dituzte. Banakako gaitasunak taldearen eskura jartzen dira, horrela helburu guztiak lortzearren, garrantzitsuena ahaztu gabe, alegia ikastea.

Gaitasun profesionalak

  • Enpresa kudeaketa ekonomiko eta finantzieroa.
  • Marketing eta nazioarteko sal-erosketak.
  • Garraioaren eta banaketaren antolaketa.
  • Biltegien antolaketa eta kudeaketa.
  • Errepideetako nazioarteko garraioaren finantza eta merkatal-kudeaketa.

Sartzeko baldintzak

LOGSE batxilergoa - LH II - UBI – Erdi Mailako Zikloak - Goi mailako zikloetako sarbide-proba

Ikasketa plana

Nazioarteko merkantzien garraioa
Nazioarteko merkataritzaren administrazio kudeaketa
Ingelesa
Lan prestakuntza eta orientabidea (ingelesa edo gaztelania aukeran)
Enpresen kudeaketa ekonomiko eta finantzieroa
 Biltegiaren logistika
Merkatuen informazio sistema
Nazioarteko marketina
Nazioarteko merkataritza digitala
Nazioarteko negoziazioa
Nazioarteko finantzak
Nazioarteko ordainbideak
Nazioarteko merkataritzaren proiektua
Lantokiko Prestakuntza: Gipuzkoa edo Europako enpresetan praktikaldiak Erasmus programaren bitartez

 

Lan irteerak

  • Nazioarteko marketing, nazioarteko salmentak, nazioarteko merkatarizaren administrazioa, nazioarteko marketing digitala, finantz-entitateen eta aseguru etxeen kanpo-operazioetako teknikaria.
  • Transitarioa.
  • Ontzien konsignatarioa.
  • Logistika teknikaria.

Osatu zure prestakuntza

Beste goi mailako heziketa ziklo bat

Espezializazio kurtsoak

Unibertsitatea

  • Marketing eta Merkatuen Ikerketa.
  • Publizitatea eta Harreman Publikoak.
  • Negozioen Kudeaketa eta Merkataritza.

Ingelesa

Prestakuntza mota hauek ikasleei titulazio bikoitzarekin amaitzeko aukera ematen zaie: "Nazioarteko merkatzaritzaren goi mailako teknikaria" eta "National Diploma in Bussiness" izeneko diploma, Erresuma Batuko educational Council-ek emana.

Enpresa laguntzaileetan praktikak

ORKLI, INDAUX, MATIA INGEMA, ALDINET, HANBEL EASO, ULTRAFIL, NIESSEN, ARIN EXPRESS, ALTITUD EXPORT EVASIÓN

BESTEAK BESTE. ETA GAINERA, PRAKTIKAK ATZERRIAN: ERASMUS