Prestakuntza-planen kudeaketa

 Gestión Planes de formación

Eskatzen zaizkion prestakuntza-planen barnean, lan-esparru zehatzetarako prestakuntza-jarduerak sartzen dira, eta, enpresen artean nahiz lan-arloen artean eskualda daitezkeen prestakuntza-ekintzak ere hor biltzen dira. Prestakuntzarako aukerak zabaltzen dituzte plan horiek, eta enpresek nahiz langileek jo dezakete berorietara.

CEBANC-ek, berariaz enpresen etengabeko prestakuntzara zuzentzen diren planen kudeaketarako eratutako sailaren bidez, prestakuntza-planak lantzen ditu, inguruko enpresek beren beharren arabera egiten dituzten eskakizunei erantzuteko; eta, gainera, horrelako prestakuntza-planak finantzatzera zuzentzen diren erakundeen diru-laguntzak eta bestelako laguntzak kudeatzen ditu.

Bezero diren enpresak: ASKORA PLUS / CTI SOFT / COMPAÑÍA DE SERVICIOS SOCIALES SAN IGNACIO / ONITY / ZORROAGA FUNDAZIOA…