Prestakuntzarako laguntzak

CEBANC-ek, etengabeko prestakuntzarako planak antolatzen eta kudeatzen dituen neurrian, diruz laguntzen diren prestakuntza-ekintzak kudeatuko ditu enpresentzat, besteak beste, Hobetuz etal Fundación Tripartitaren Hobari Sistemaren bidez.

HOBETUZ

Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek programatzen dituzten prestakuntza-ekintza estrategikoak garatzeko urteroko diru-laguntza deialdiak dira, eta enpresa horietako langileen gaitasuna eta prestakuntza hobetzea dute xede.

Laguntza horiek jasotzeko, enpresek argi eta garbi erakutsi behar dute Hobetuz erakundearen deialdian aipatzen diren diru-laguntzak eta etengabeko prestakuntzarako Estatuko gaur egungo ereduak barne hartzen dituen hobariak elkarren osagarri direla.

HOBARI-SISTEMA

Langileen prestakuntza finantzatzeko kreditu bat dute beren esku enpresek; eta kreditu horren zenbatekoa zehazteko, urte horretan erabakitako ehunekoa enpresa bakoitzak aurreko urtean lanbide-prestakuntzari dagokion kuotan sartu duen zenbatekoari aplikatzen zaio.

Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan Kote Bernal jaunarekin, 943316900 telefonora deituz.