Programa HEZIBI: Alternantziako Lanbide Heziketa 2012-14 ikasturterako

Alternantziako prestakuntza-eredu honek ikaskuntza-prozesuaren zati batzuk enpresetara bideratzen ditu, eta, hala, enpresak ikasleen ikaskuntza-prozesuaren funtsezko eragile bihurtu ditu. Eredu honek ikastetxeetako eta lantokietako prestakuntza uztartzeko aukera ematen du, konpetentzia teknikoak, zeharkakoak edo sozialak hobe integratuta. Aldi berean, prestakuntza- eta lan-aukerak eskaintzen dizkie gazteei, eta produkzio-sistemetako langileen beharrak estaltzeko beharrezko kualifikazioa izango duten langileak bermatzen dizkie enpresei, epe laburrean eta luzean.

Zer da Hezibi? Izenak berak aditzera ematen duen moduan, Hezibi programak bi modutan hezitzea esan nahi du: ikastetxean eta lantokian.

III. Lanbide Heziketako Euskal Planaren helburu estrategikoetako bat da hezkuntzatik zein lan-mundutik sustatutako lanbide-heziketako sistema integratua eratzea. Helburu hori duten neurrien artean daude enpresekiko eta produkzio-munduarekiko lotura areagotzea eta langabezian dauden kualifikaziorik gabeko gazteak lanbide-prestakuntzara hurbiltzea, lanbide-konpetentzia egiaztatuak zuzkitzeko.

Hauek dira programaren oinarrizko ezaugarriak:

  • 16 eta 30 urte arteko ikasleak, Lanbiden izena emanda dutenak.
  • Prestakuntzarako eta ikaskuntzarako lan-kontratua.
  • Ikasleek enpresan egin beharreko lana zuzenean lotu beharko da heziketa-zikloaren lanbide-profilarekin.
  • Programan parte hartzen duten ikasleek ez dute Lantokiko Prestakuntza modulua egin beharko.
  • Proiektuek, oro har, heziketa-zikloko lehen kurtsoa ikastetxean bertan egitea eta bigarren kurtsoa alternantzian egitea aurreikusten dute, betiere urtebeteko iraupena izango duen lan-kontratuarekin.
  • Ebaluazioa ikastetxearen eta enpresaren artean egingo dute.

Iturria: tknika.net

Zer nolako profilak aurki daitezke CEBANC-en?

Goi mailako ziklo guztiak :

  • Administrazioa eta finantzak
  • Nazioarteko merkataritza
  • Marketing eta publizitatea
  • Aplikazio multiplataformen garapena
  • Dietetika
  • Sukaldaritza zuzendaritza
  • Ostatu turistikoen kudeaketa

CEBANC-en jarraitu beharreko prozedura

Interesaturik dagoen enpresa CEBANCekin harremanetan jarri beharko da eta hemendik informazio guztia bidaliko zaio; ondoren, bilera bat egingo da proiektuaren nondik norakoak, lortu beharreko emaitzak (ziklo osoan eta enpresan) eta egutegi tipo bat azaltzeko.

Enpresaren aldetik behin interesa ziurtaturik, CEBANCek interesatu guztien artean ikaslerik onenak aukeratzen ditu, enpresak azken aukeraketa egin dezan.

Informazioa eta kontaktua

Informazio gehiago comercialfc@cebanc.com e-postaren bidez edo 943316900 zenbakian.

PDF-a jaitsi