Cebanc Berriak

Noticias Cebanc

  • Tafcity proiektuaren amaiera Rumanian

    2013/09/16

    Tafcity proiektuaren bazkideek nazioarteko bosgarren eta azken topaketan parte hartu zuten, joan den irailaren 10ean Timisoaran (Rumania). Proiektuari amaiera emateko, Timisoarako Unibertsitate Politeknikoak tailerra antolatu zuen, non Udaletxeko ordezkariek, kultura, aisialdia eta komunikazioa arloetako nahiz pertsona nagusien elkarteetako ordezkariek, baita osasuna eta kirola esparruetako ordezkariek ere hartu zuten parte.
    CEBANC-Cea-ren partetik, Europako proiektuen ordezkaria den Marijo Irastorzak aurkeztu zuen proiektuaren azken emaitza.

  • Azken tokiak bulego laguntzailea ziklo formatiboan

    2013/09/18

    Oraindik toki libre batzuk gelditzen dira bulego laguntzailea ziklo formatiboan. Interesatuz gero, gogoratu urriaren 14an bukatzen dela izen-emate epea. Bi kurtso akademikoetan banatutako 2.100 orduko titulua da, eta parte-hartzaileak bulego laguntzailearen profilari dagozkion ondoko gaitasun profesional hauek bereganatuko ditu: korrespondentzia lanak kudeatzea,kobratze, ordaintze eta diru-sarrera lanak, aplikazio informatikoen erabilpena, komunikazioak kanalizatzea, eta abar.

Pages