13 emakume jaso dituzte diplomak Beterri-Buruntzako hotelgintzako lan programa burutu ostean

2017ko azarotik 2018ko martxora bitartean, CEBANCen Oinarrizko lanak ostatuetako pisuetan izeneko ikastaroa burutu da. Formazio ekintza honek kontratazio konpromisoa zuen, eta Beterri-Buruntza eskualdeko Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta edo Usurbil herrietan erroldaturiko eta, bereziki, kalifikazio baxukoei edo iraupen luzeko langabetuei zuzenduta zegoen. Beterri Buruntza eskualdeko udalek kudeatutako enplegu prestakuntzarako programaren barruan, ekitaldia burutu dute CEBANC eraikinean.  

Proiektua, eragile ezberdinen kolaborazioari esker ematen da. Ikasleei ibilbide profeionala eskeintzen zaie lan munduan sartu ahal izateko. Ikasleak hautapen prozesu bat jarraitu behar dute bertan parte hartu ahal izateko, kolektibo konkretu batzuetara zuzenduta baitago. Kasu honetan prestakuntza, “Ostatuetan solairuetako oinarrizko lanak egitea” da. Horri lotuta, gatazken ebazpenean eta adimen emozionala, eta laneratzean eta lan bilaketarako tekniketako prestakuntzak jasotzen dituezte. Honekin prestakuntza konpleto bat eskaintzen zaie lan munduan sartu ahal izateko. Ekitaldian, eragile guztietako ordezkariak elkartu dira beraien ikuspuntua adieraziz. 

Udaletako ordezkaria den Josune Mujikak proiektuaren helburua, ibilbidea eta erronkei buruz hitz egin du besteak beste. Proiektuaren helburu nagusia Beterri-Buruntza eskualdeko prestakuntza gutxiko emakume langabetuak lan munduan txertatzea, enplegagarritasunaren hobekuntzan eta formakuntza profesional eta pertsonala dela adierazi du. Proiektuaren emaitzak ere azaldu ditu. Proiektuan parte hartu dutenen 15 ikasleen artean 13k lortu dute profesionaltasun ziurtagiria. Horietatik 9k kontratua sinatu dute sektoreko hainbat enpresekin. Beste 4ak, sektoreko enpresetan ere, praktikak egiten ari dira.

Lanbideko proiektu singularreko teknikoa, Begoña Calderon, ekitaldian ere parte hartu du.  Aurten 2000 parte hartzailetik gora egon dira emandako dirulangutzekin. Hurrengo hiztuna Kote Bernal izan da, Cebanc-eko proiektuaren ordezkaria. Nabaritu da ikasleekin formakuntzan zehar izan duen harremana. Argi utzi du proiektu honetan parte hartu duten emakumeek eredu izan direla bai irakasle eta baita beste ikasleentzako ere. ADEGIk ere parte hartu du aurtengo ekitaldian, bertako Mikel Sarriegi eta Paul Lizeagak horrelako proiektuetan egoteak poz handia ematen diela adieraziz. Batetik eskualdeko arlo soziala hobetzen delako eta bestetik sektoreko langileak profesionalizatzen direlako turismoari, behar duen kalitatezko zerbitzua eskaini ahal izateko balio duelako programa hau. Garrantzia eman diote enpresek baloratzen dituzten 3 gaitasunei: Jarrera, prestakuntza eta esperientzia.

Diploma banaketarekin hasi baino lehen, ikasle batek bere esperientzia kontatu du. Oso harro sentitzen da egin duen ibilbideaenkin eta lortu dituen emaitzekin. Eskerrak eman nahi izan die proiektuan parte hartu duten persona guztiei.

Ostatuetako pisuetan, oinarrizko lanak egiteko

Ikastaroaren ondoren, jardunaldi osoko bederatzi kontratu gauzatu dira, ostalaritzaren sektoreko hainbat enpresatan, besteak beste, Feel Free Rentals, Hotel Gudamendi, Hotel Villasoro, Ecolimpieza (Tabakalera), Hotel Codina, Azkarrena eta Hotel ETH. Beste 4 ikasleak praktiketan ari dira enpresetan (Hotel Orly, Hotel Amara Plaza eta HotelHK10), horrela parte hartu duten ikasle guztiek profesionaltasun ziurtagiria lortuko dute. 

Noticias de Gipuzkoa egunkariaren erreportajea: Como una piña frente a la exclusión

 

Paul Liceaga y Mikel Sarriegi, de Adegi.

Josune Mujika, de Beterri-Buruntza.

Representantes del sector hotelero. A la derecha, Pilar Alonso, del Hotel Orly.