Cebancek Europako bost KA2 proiektutan hartuko du parte

Cebanc-ek nazioartekotasunaren aldeko apustua egina duenez, nazioarteko hainbat proiektutan parte hartzen du buru-belarri, Europako enpresa, unibertsitate eta LHko zentroekin elkarlanean, metodologia berriak eta praktika egokiak ezagututa etengabe eguneratzea helburu.  Gainera, bai Cebanc eta bai CDEA, ECHE (Erasmus Charter for Higher Education) Goi Mailako Heziketako 2014-2020 Gutunaren jabe dira. Europako Batzordeak Lanbide Heziketako Goi Mailako Ikastetxetan eta Unibertsitatetan erabilgarri jarri duen gutun honek Erasmus + Programaren jardueretan parte hartzea ahalbidetzen du.

Horrela, ikasturte honetan hasita, Cebanc-ek bost KA2 proiektu (elkarte estrategikoen proiektuak LHra bideratuta) berritan parte hartuko du:

  • What the Hack!!, zibersegurtasunari buruz, Holandatik koordinatuta.

  • D-Care,  dementzia eta errespetuari buruz, Italiatik koordinatuko dena

  • Leader, oinarrizko konpetentziak serious games-en bidez, Holandatik koordinatuta.

  • Sustain,  dieta eta nutrizioari buruz, Holandatik koordinatuta.

  • Slow Learning, pertsona helduentzako teknologiak, Esloveniatik koordinatuta.

 

Zibersegurtasunari buruzko proiektua

Aste honetan bertan izaten ari da What the Hack!! priektuaren lehen bilera Leeuwarden-en (Holanda). Hiru urteko proiektua izango da, Holandatik zuzenduta eta bertan Espaina, Estonia eta Belgikako bazkideok parte hartuko dugu.

Proiektuan elkarlanean arituko dira informatikako espezialitatea duten LHko zentroak eta zibersegurtasuneko erreferentziazko zentroak. 

Proiektuan ikasleen mugikortasuna sustatuko denez, Ceban-eko hainbat ikaslek Estonian egonaldia egiteko aukera izango dute. Proiektuaren hurrengo bilera Estonian izango da, 2020ko apirilean.