Dietetika eta Aplikazio Multiplataformen Garapena zikloetako bi geletako ikasleek Donostia Innovation Challegen hartu dute parte

Aplikazio Multiplataformen Garapena eta Dietetika goi-mailako zikloetako lehen mailako ikasleek Donostia Innovation Challengean parte hartu dute gaur, beste hamar ikastetxetako ikasleekin batera (guztira, 400 ikasle).

 

Goizean zehar, Disrupzio Teknologiekin (Adimen Artifiziala, 3D Inpresioa, Advanced Robotics, Gauzen Interneta eta Mix Reality), Design Thinking dinamikekin, motibazio dinamikarekin, Visual Thinking saioarekin eta abarrekin lotutako jardueretan parte hartu dute, eta hainbat erronkari ere heldu diete, hala nola ihes-gela bati, non talde-lana sustatu duten.

 

Donostia Innovation Challenge, Donostia Sustapenak antolatzen dituen Donostia weekINN jardueren parte da.