Heldutek belaunaldiarteko ekitaldia

Joan den maiatzaren 23an Heldutek ekitaldi biderkatzailea antolatu genuen, Heldutek, Teknologiak adineko pertsonen zerbitzura ikastaroaren amaiera gisa. Belaunaldiarteko ekitaldi honetan adineko pertsonek eta Marketing zikloko 1. mailako ikasleek hartu zuten parte. Partaide guztiek zirkulu bat osatu zuten eta esperientziak partekatu zituzten, euren artean bizimoduak eta ohiturak konparatuz. Honako gai hauek jorratu ziren:     

  • Lagunekin geldialdiak
  • Etxeko telefonoa
  • Mobilaren erabilerak
  • TB: bai ala ez
  • Etxeratze-agindua eta paga
  • Objetuak eta bere erabilerak
  • Sare Sozialak: zeintzuk eta zertarako
  • Bogan dauden hitzak eta dagoeneko erabiltzen ez direnak 

Bukaeran, bazkari bat ospatu zen ikastaroaren amaiera gisa.