Ikasleen Pitch lehiaketak Ekintzaile Egunari amaiera eman zion

Mahai-ingurua

Heziketa Zikloetako ikasleek ekintzaileen kulturan murgildu ziren urtarrilaren 29an ‘Ekintzaile Eguna’ jardunaldian. Ekitaldi honetan, Empower (Empower Digital Citizenship trough Media Literacy & Critical Thinking) eta Growmat (Growing the market in Accessible Tourism) proiektu europarren emaitzak eta praktika onak plazaratu ziren. Ekitaldiari amaiera emateko, Sukaldaritza Zuzendaritza, Turismo ostatuen kudeaketa eta Sistema Mikroinformatiko eta Sareak zikloetako 2. mailako ikasleek III. Pitch lehiaketaren finalean parte hartu zuten. Guztira, bost taldek aurkeztu zituzten euren negozio proiektuak epaimahai baten aurrean.

Gorka Gonzalez eta Xavi Diez irakasleek eta Mª Jose Irastorza proiektu europarren arduradunak aurkeztu zuten jardunaldia. Errotuko Marijo Morenok hasiera eman zion enpresen jardunei, ‘Turismo eskuragarria eta arkitektura’ hitzaldiarekin. Hotel Advisor Consulting-eko Guillaume Fontagné, aldiz, ‘Sare Sozialen erabilera hoteletan’ gaiari buruz mintzo zen. 

Zuriñe de Anzolak, eskuragarritasuna eta komunikazio digitaleko aholkulari eta formatzailea, azaldu zuen nola eskuragarritasun digitalak usabilitateari laguntzen dion. 

Leire Zubero Tknika-koak Urratsbat programaren datuak eman zituen: 2017-18 ikasturtean 102 enpresa sortu eta 245 proiektu landu ziren. Honen ondoren, Fomento San Sebastian-eko Igor Marroquinek eta Elkargiko Leire Callek zubiak eraikitzearen garrantziaz eta erakundeek eskaintzen dituzten laguntzez jardun zuten. 

Pitch lehiaketa

Hau bukatuta, ekintzailetasunari buruzko mahai-ingurua izan zen. Bertan, Secot-eko Angel López eta Luis Molina; Creactivaliako Manu Gonzalez; Xabier Ortiz sukaldaritza irakaslea Cebanc-en eta ‘Las Leyendas del Caldero’ nobelaren egilea, eta Sayda Romero eta Nia Guerra, Cebanc-eko ikasle eta ekintzaileak modan sektorean Innovatx proiektuarekin,aritu ziren.

Azkenik, Pitch enpresa-proiektuen lehiaketa izan zen. Bost negozio ideia aurkeztu ziren, eta ondokoa izan zen sailkapena epaimahaikideen botoen arabera:: 

  • 1º: El rapidito, food truck proiektua, Iñigo Moledok eta Lee Vett Rodríguezek aurkeztua (Sukaldaritza Zuzendaritza) 
  • 2º Chef Away, etxez-etxeko sukaldaritza, Dinaren proiektua (Sukaldaritza Zuzendaritza) 
  • 3º TBIT: smartphoneren bidez apunteak elkarbanatu eta trukatzeko proiektua,  Jaimek, Evak e Ikerrek aurkeztua.
  • 4º Camu Camu, zuku eta irabiaki naturalak, Alejandro eta Alonsoren proiektua. 
  • 5º DMS, hotel domotiko baten ideia, Oscar, Telmo, Mikel, Ainara eta Eduardok aurkeztua.

Sailkapeneko 4. eta 5. taldeek Cebanc-eko jatetxean ortorduak egiteko ticketak eskuratu zituzten; 3., 2. eta 1.go taldeek, berriz, 100, 200 y 300 eurotako FNACrako baleak, hurrenez hurren. Zorionak talde guztiei!

Xabi Diez

  

Zuriñe de Anzola

 

 

Marijo Moreno

 

Igor Marroquín

 

Igor eta Lee Vett.

 

Alejandro eta Alonso, Camu Camu.

 

Iker, Eva eta Jaime, Tbit.

Eduardo, Telmo, Oscar, Mikel eta Ainara, DMS proiektua.