Ikasturte berriaren datak

2019-2020 ikasturte berriaren eskolak (ikasturtearen egutegia) hasiko dira, talde guztietan, irailaren 9an, astelehenean. Ikasturtearen aurkezpena, halere, data ezberdinetan egingo da:

  • 1. mailakoentzat kurtsoaren aurkezpena irailaren 6an, ostiralean, egingo da (gutun baten bidez jakinaraziko zaie zer ordutan izango den)
  • 2. mailakoentzat, aldiz, aurkezpena irailaren 5an izango da, osteguna, 12:00etan.

Bestalde, ikastetxea itxita egongo da oporrengatik uztailaren 31etik irailaren 1era, biak barne.