Maiatzaren 27an HEZIBI programan parte hartzeko eskaerak egiteko azken eguna

HEZIBI Alternantziako prestakuntza programak Lanbide Heziketako titulu bat eskuratzeko ikasten ari diren 16-30 urte bitarteko gazteei dago zuzendurik, eta CEBANCek parte hartzen du programa honetan.

Alternantziako eredu honen bitartez, ikasleak zentroan bertan ikasten du eta, aldi berean, ordaindutako lanak burutzen ditu lantoki batean.

2013-14 ikasturterako eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 27an bukatzen da.

Informazio gehiago comercialfc@cebanc.com e-postaren bidez edo 943316900 zenbakian.