Nazioarteko misioa Danimarkara Guztiona kluster agroalimentarioarekin

 

Cebanc-eko ordezkaritza bat Aarhus-en dago (Danimarka) irailaren 17tik 19ra, Donostia Sustapenak antolaturiko Guztiona kluster agroalimentarioaren kide gisa. Bidaia honetan, besteak beste, ekoizle, sukaldari, landa-garapeneko agentzia, elikadurako aholkulari eta Donostiako zinegotziek parte hartuko dute.  

Aarhus, irriaren hiria bezala ezaguna, Danimarkako bigarren hiria da (340.000 biztanle) eta 2017an Europako Gastronomiaren Lurraldea izendatu zuten, ‘Re-thinking Good Food’ lelopean. Izendapen honek lurralde honen kultura gastronomikoaren gorengo maila eta bere lidergoa elikaduraren ikerkuntzan aitortzen du. Aarhus, gainera, nekazari-gune garrantzitsua izateaz gain, hiru Michelin izardun jatetxe ditu. Aarhus-eko Unibertsitateak, bestalde, Elikaduraren Zientzietako departamendua dauka.

Ondoren, bidaiaren egitaraua:

  • 17an: Organic Denmark enpresa, nekazari eta kontsumitzaileen elkarteko kideekin bilera, eta Aarhus Street Food janari-merkatura bisita. 

  • 18an: Jacob Bundsgaard alkatearen ongi-etorria eta Danish Food Cluster elikaduraren industriako plataformako kideekin bilera. Ondoren, Aarhus Unibertsitatean Food Science departamentuko buruarekin bilera eta Agro Food Park-earen aurkezpena. Egunean zehar, gainera, SEGES enpresara, Danish Food Innovation gunera, Aarhus Central Food Market-era eta Arla Berrikuntza Gunera bisitaldiak. 

  • 19an: East Justland-eko hamabi herrik osatzen duten Business Region Aarhus-en aurkezpena; Green Museum-era eta Mollerup Estate landetxera (1710koa) bisita.