Quiron Eguneko Ospitaleko Kirol Unitateari bisita

Joan den maiatzaren 24an, Dietetika zikloko 1.mailako ikasleek Donostiako Quiron Eguneko Ospitaleko Kirol Medikuntzako Unitatea bisitatzeko aukera izan zuten. Bisitaldia Teresa Gaztañagarekin egin zuten, Kirol Medikuntza Unitatetako Talde Medikoko kide dena. 

Lehendabizi, Yolanda Tubilla Erizaintzako Zuzendariak hartu gintuen. Honek lanbideak eskatzen duen ardurari eta etengabeko lanaldiari buruz hitz egin zigun. Yolandak ikuspegi interesgarria eskaini zien ikasleei, lan eta ikasle bizitzarako informazio aberasgarria emanda.

Ondoren, Unitateko bulegoak eta instalazioak ezagutu zituzten: lanerako erabiltzen dituzten materiala, lan-taldeko kideak, pertsona bakoitzaren garrantzia talde barruan eta lan-metodologia.