Gure bereizgarriak

 Qué nos diferencia

Kalitate goreneko osagaiekin prestatutako jaki bat.

CEBANC-Gipuzkoako Ostalaritzako Goi Eskolak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak homologatutako titulu ofiziala eskaintzen dizu. Goi mailako prestakuntza duten irakasleek ditugu, eta punta-puntako instalazio zabalak, bai eta geure jatetxea ere. Horrek guztiak prestakuntzaren erreferente bihurtu du eskola. Horretaz gain, sektoreko enpresa nagusiekin dugun harreman estuari esker, ikasleek aukera gehiago dituzte lan-munduan sartzeko.

Gipuzkoako Ostalaritza Eskolan, gero sektorean mundu mailako erreferente bihurtu diren gipuzkoar sukaldari ugari prestatu dira. 25 urtetik gorako esperientzia dugu, eta lehen mailako osagai teknikoak nahiz giza baliabideak. Sukaldaritzako eta Ostalaritzako erreferente profesional bihurtzeko berme osoa eskaini digu horrek.

Abantailak

  • Gipuzkoako goi mailako titulu ofizial homologatu bakarra eskuratzeko aukera duzu CEBANC-en.
  • 1.000 m2 baino gehiago, ostalaritzako praktiketarako.
  • Ikasitako guztia praktikan jartzeko benetako aukera eskaintzen die ikasleei gure jatetxeak.
  • Lan-poltsa, sektoreko enpresa nagusiekin ditugun etengabeko harremanetan oinarritua.
  • Talde txikiak, eta ikasle bakoitzaren jarraipena.
  • Laneratze-tasa handia.
  • Praktikak lehen mailako jatetxeetan.
  • 25 urte izen handiko sukaldariak prestatuz; besteak beste, Andoni Luis Aduriz.
  • Munduko hiriburu gastronomiko nagusietako batean kokatua.