|
OSTATU-ARLOA
( GOI
MAILAKO HEZIKETA-ZIKLOA)
Lanbide Heziketa berriko TITULAZIO OFIZIAL
honek GOI MAILAKO TEKNIKARI kualifikazioa ematen dio ostatu-arloko area
bat administratzeko gai den profesionalari, bezeroarenganako harrera eta
arreta ziurtatuz, hala nola eskaintzen diren zerbitzu guztien betetzea,
establezimenduaren helburuekin bat etorriz.
Lanbide
gaitasunak
- Harrera eta atezaintza zerbitzua
antolatu eta kudeatu eta bezeroari arreta zuzena eman.
- Hotel bateko garbiketa, lentzeria eta
solairuetako mantenimendu lanak antolatu eta gainbegiratu.
- Ostatu ematearen arloa zuzendu, bere
egitasmoak definituz, dagozkion langileak koordinatuz, aurrekontua
eginez eta kudeaketaz arduratuz (salmentak, kostea, ordainagiriak eta
abar).
- Marketing eta publizitate-plangintzetan
aholkua eman.
- Arazoak konpondu eta erabakiak hartu
bere ardurapeko lanetan, jakinda noiz kontsultatu behar duen eta noiz
ihardun behar duen erabateko autonomiarekin.
- Bezeroei eta hornitzaileei enpresako
irudia igorri eta isladatu.
- Atzerriko bi hizkuntzetan gutxienez
komunikatu.
Iraupena
1400 ordu
Sartzeko
baldintzak
Ikasketa hauek egin ahal izateko ondorengoak gaindituta
eduki behar dira:
- LOGSE Batxilergoa, LH II, UBI, IEE II
- Goi mailarako sarbide-proba gaindituta
Titulazioa
Ikasketa hauek Batasun Europarreko
III.mailarekin parekatzen diren Goi Mailako Heziketa-Zikloen barne daude.
Behin gaindituta, ondorengo titulazio ofiziala lortuko da:
GOI MAILAKO TEKNIKARIA
OSTATU-ARLOAN
Programa
Hezitzailea
|
Lanbide Moduloak |
Orduak |
Lanbide Moduloak |
Orduak |
| Turismo-produktu eta
zerbitzue merkaturatzea |
96 |
Kalitatea eta Etengabeko
Hobekuntza(KEH) |
40 |
| Atzerriko hizkuntza:
frantsesa |
168 |
Lantokiko Prestakuntza (LP) |
400 |
| Atzerriko hizkuntza:
ingelesa |
168 |
|
|
| Harrera eta
bezeroarenganako arreta |
192 |
|
|
| Soilairuen eraena |
96 |
|
|
| Turismo-zerbitzuen
produkzioa eta salmenta |
192 |
|
|
| Ostatu-arloaren
antolamendua eta kontrola |
96 |
|
|
|
Lan-Prestakuntza eta Orientabidea |
72 |
|
|
Lanbide
garapena
GOI MAILAKO TEKNIKARI honek Ostalaritza-turismo
arloan arituko da honako departamentuetan: harrera, atezaintza,
komunikazioak, solairuak eta leku publikoak.
- Ostatu turistikoak: ohizko ostalaritza,
kanpinak, "time-sharing" eta ostatu modu berriak (baserrikoa,
agroturismoa eta abar).
- Ostatu ez turistikoak: ospitaleak, zahar-
egoitzak, ikastetxe nagusiak eta abar.
|