GARRAIO KUDEAKETA
(GOI MAILAKO HEZIKETA-ZIKLOA)
Titulazio
ofiziala
GOI MAILAKO TEKNIKARIA
Hartutako espezifikazioekin ados, garraio
eta bidaiariak garraiatzeko zerbitzua kudeatu eta merkaturatzeko hala
nola garraio nazional eta nazioartekoaren eragiketen ustiapena antolatu
eta planifikatzeko gaitasuna ematen du.
Iraupena
2000 ordu
Sartzeko
baldintzak
Sartzeko beharrezkoa da ondorengo
ikasketetatik bat (edozein) gainditua izatea:
- LH II, UBI
- LOGSE Batxilergoa, IEE II
- 20 urtetik gorakoentzat sarbide froga.
Lanbide
gaitasunak
- Enpresetako trafiko eta ustiapena
planifikatu eragiketaren errekurtso eta kostuak optimizatuz,
zerbitzuaren kalitatea bermatuz.
- Merkataritza eta bidaiarien garraoi
zerbitzuak merkaturatu erabakiak hartzeko behar diren merkatu
ikerketak eginez, aipatutako zerbitzuak sustatzeko diren publizitate
kanpainak antolatu eta gainbegiratu hala nola salmentaren negoziazio
prozesutan parte hartuz eta hauek kontrolatuz.
- Merkataritza eta bidaiarien garraio
eragiketen prozesu administratiboa kudeatu, nazional nahiz
nazioartekoa, beharrezko dokumentazioa egin eta tramitatuz.
- Enpresa hornikuntza nahiz bezeroen
merkantzien biltegiraketa antolatu, bere segurtasuna eta
erabilgarriak diren tresna eta espazioen etekina bermatzen duten
baldintzetan.
Titulazioa
Ikasketa hauek Batasun Europarreko
III.mailarekin parekatzen diren Goi Mailako Heziketa Zikloen barne daude.
Behin gaindituta, honako titulazio ofiziala lortuko da:
GOI MAILAKO TEKNIKARIA
GARRAIO KUDEAKETAN.
Programa hezitzailea
|
Lanbide Moduloak |
Orduak |
Lanbide Moduloak |
Orduak |
|
Garraio Kudeaketa administratiboa |
240 |
Nazioarteko merkataritzaren
kudeaketa administratiboa |
165 |
|
Lurreko garraio zerbitzuaren
administrtiboa |
192 |
Lurreko garraio ustiapenaren
planifikazioa eta kudeaketa |
231 |
|
Helburu orokorreko aplikazio
informatikoak |
144 |
Garraio zerbitzuaren merkaturaketa |
198 |
|
Atzerriko hizkuntza: ingelesa |
144 |
Lan Prestakuntza eta Orientabidea (LPO) |
66 |
|
Produktu biltegiraketa |
66 |
Lantokiko Prestakuntza |
380 |
|
Lan taldeko harremanak |
57 |
|
|
|
Kalitatea eta Etengabeko Hobekuntza |
39 |
|
|
Lanbide garapena
GOI MAILAKO TEKNIKARI honek bere lana
Merkataritza arloan egingo du , merkantzia eta bidaiarien garraio
zerbitzuen merkaturatze eta administrazio arlotan, maila nazional nahiz
nazioartekoan. Bere lana beteko duen azpisail nagusiak dira:
- Nazional eta nazioarteko garraio
enpresak: departamentu komertzial eta administratiboa.
- Merkataritza logistika Enpresak:
departamentu komertzial eta administratiboa.
- Industria enpresak: logistika eta
biltegi departamentuak (biltegi jefea)
- Enpresa artekariak nazioarteko
merkataritzan: agentzi transitarioak, jasotzaileak, lurreko garraio
administrazio jefea, airekoa, itsasokoa eta/edo multimodala, agentzi
komertzialak (merkantzi eta bidaiarien garraioa).
- Ikuskariak ( errepideko bidaiari
garraioa).