TURISMO-INFORMAZIO ETA MERKATARITZA
(
GOI
MAILAKO HEZIKETA-ZIKLOA)
Lanbide Heziketa berriko
TITULAZIO OFIZIAL honek leku turistikoak merkaturatu, lurraldeko
oinarrizko produktu turistikoak sortu, taldeak gidatu eta informazio
turistikoen zerbitzuak kudeatzeko gai den profesional bati GOI MAILAKO
TEKNIKARI kualifikazioa ematen dio.
Lanbide
gaitasunak
- Eskarientzat erakargarriak diren
produktu turistikoen garapena antolatu eta kontrolatu.
- Asistentzi eta talde turistikoen gidatze
zerbitzua antolatu, garatu eta ebaluatu.
- Bezero eta hornitzaileekin atzerriko bi
hizkuntza erabili ahoz eta idatziz.
- Zerbitzu eskeintza hoberendu, efikazi
ekonomi eta ekoizpen erizpideak jarraituz, bezeroaren asetasuna lortuz.
- Finkatutako helburu komertzialetara
zuzendutako ekintza eta turismo merkaturatze egitarauak antolatu, egin
eta kontrolatu.
Iraupena
1400 ordu
Sartzeko
baldintzak
Ikasketa hauek egin ahal izateko ondorengoak gaindituta
eduki behar dira:
- LOGSE Batxilergoa, LH II, UBI, IEE II
- Goi mailarako sarbide-proba gaindituta
Titulazioak
Ikasketa hauek, Batasun Europarreko III.
mailarekin parekatzen diren Goi Mailako Heziketa Zikloen barne daude.
Behin gaindituta, ondorengo titulazio ofiziala lortuko da:
GOI MAILAKO TEKNIKARIA
MERKATURATZE ETA INFORMAZIO TURISTIKOTAN.
Programa
hezitzailea
|
Lanbide Moduloak |
Orduak |
Lanbide Moduloak |
Orduak |
|
Tokiko eta eskualdeko turismo-produktuen
diseinu eta merkaturatzea |
226 |
Kalitatea eta Etengabeko
Hobekuntza(KEH) |
40 |
|
Destinoari buruzko informazio
turistikoa |
144 |
Lantokiko Prestakuntza(LP) |
400 |
|
Nazioko eta nazioarteko turismo-produktu
eta destinoak |
98 |
|
|
|
Taldeen gidaritza eta laguntza |
144 |
|
|
|
Atzerriko hizkuntza: ingelesa |
144 |
|
|
|
Atzerriko hizkuntza: frantsesa |
144 |
|
|
Lanbide
garapena
GOI MAILAKO TEKNIKARI honek bere lana Turismo eta Bidaien arloan egingo
du. Bere aktibitatea honako enpresa motatan garatuko du:
- Turismo informazio eta bultzapenen
erakundeak
-
Enpresa artekariak eta turismo eta bidai zerbitzuen merkatuak.
- Zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak:
gidari turistikoak.
-
Bidai agentziak eta touroperadoreak.
- Turismo plangintzen erakundeak.