Etengabeko ikaskuntza

Eusko Jaurlaritzak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren bitartez, hainbat laguntza abiarazi zituen 2004. urtean, ezagueraren edozein esparrutan egindako ikaskuntza baliagarriak eskuratzeko jarduerei diru-laguntzak emateko, bizitza osoko ikaskuntzaren testuinguruan, herritar aktiboak eta pertsonen gaitasunak sustatzeko, adina edo lan-egoera edozein dela ere.

CEBANC aitzindaria izan da 2004, urtetik egundaino etengabeko heziketarako Proiektuen garapenari dagokionez, ikaskuntza jarduerak garatuz "oinarrizko gaitasun digitalak", "gaitasun pertsonalak eta sozialak" eta "autonomia pertsonalaren hobekuntzarako gaitasuna" arloetan.

Proiektu hau osatzen duten jarduerak herritar orori zuzenduta daude, bizi garen gizartearen eskakizunetara egokitzeko eta bertan integratzeko.

Cebancek, aurten, 2020an, Etengabeko Ikaskuntzarako ikastaroak eta tailerrak emango ditu, bai Donostiako bere instalazioetan, bai honako herri hauetan: Zaldibia, Segura, Anoeta, Irún, Legorreta, Segura, Irura eta Getaria.

 

TELEFONO ADIMENTSUEN ERABILERA EGOKIA

HASIERA/BUKAERA: 2020/07/01 – 2020/07/14  • ORDUTEGIA: 17:00-19:30 (Astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna) 

DIETAK ETA SUKALDARITZA OSASUNGARRIA TOKIKO PRODUKTUEKIN

HASIERA/BUKAERA: 2020/07/13 – 2020/07/17 • ORDUTEGIA: 17:00-21:00 (Astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna eta ostirala) 

EKONOMIA ZIRKULARRA, SUKALDARITZA ETA TOKIKO PRODUKTUA

HASIERA/BUKAERA: 2020/07/13 – 2020/07/17  • ORDUTEGIA: 09:00-13:00 (Astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna eta ostirala)