Nazioarteko merkataritza
Titulazio ofiziala
ETHAZI ikasteko eredua
2000 ordu
2 ikasturte akademiko osorik
ETHAZI ikasteko eredua - goi mailako errendimendurako zikloa
ETHAZI ikaskuntza metodologia berri bat da; heziketa ziklo bakoitzeko ikasleak, eskuratu beharko lituzkeen gaitasun Teknikoez haratago, bestelako hainbat Zeharkako gaitasun eskura ditzan erroka ezberdinetan oinarritzen dena, betiere horiek bere etorkizuneko lanbidearekin lotura izatea zainduz (talde-lana, komunikazioa, inplikazioa, ekimena, erantzukizuna, ikastea...).
Metodologia honen ezaugarririk garrantzisuena talde-lanaren bidez eginiko erronken garapenean datza. Taldearen indarra aprobetxatuz, ikasleek euren helburuak eta bere taldearenak bete beharko dituzte. Banakako gaitasunak taldearen eskura jartzen dira, horrela helburu guztiak lortzearren, garrantzitsuena ahaztu gabe, alegia ikastea.
Gaitasun profesionalak
- Enpresa kudeaketa ekonomiko eta finantzieroa.
- Marketing eta nazioarteko sal-erosketak.
- Garraioaren eta banaketaren antolaketa.
- Biltegien antolaketa eta kudeaketa.
- Errepideetako nazioarteko garraioaren finantza eta merkatal-kudeaketa.
Sartzeko baldintzak
LOGSE batxilergoa - LH II - UBI – Erdi Mailako Zikloak - Goi mailako zikloetako sarbide-proba
Ikasketa plana
1º |
Nazioarteko merkantzien garraioa |
Nazioarteko merkataritzaren administrazio kudeaketa |
Ingelesa |
Lan prestakuntza eta orientabidea (ingelesa edo gaztelania aukeran) |
Enpresen kudeaketa ekonomiko eta finantzieroa |
Biltegiaren logistika |
2º |
Merkatuen informazio sistema |
Nazioarteko marketina |
Nazioarteko merkataritza digitala |
Nazioarteko negoziazioa |
Nazioarteko finantzak |
Nazioarteko ordainbideak |
Nazioarteko merkataritzaren proiektua |
Lantokiko Prestakuntza: Gipuzkoa edo Europako enpresetan praktikaldiak Erasmus programaren bitartez |
Lan irteerak
- Nazioarteko marketing, nazioarteko salmentak, nazioarteko merkatarizaren administrazioa, nazioarteko marketing digitala, finantz-entitateen eta aseguru etxeen kanpo-operazioetako teknikaria.
- Transitarioa.
- Ontzien konsignatarioa.
- Logistika teknikaria.
Osatu zure prestakuntza
Beste goi mailako heziketa ziklo bat
Unibertsitatea
- Marketing eta Merkatuen Ikerketa.
- Publizitatea eta Harreman Publikoak.
- Negozioen Kudeaketa eta Merkataritza.
Ingelesa
Prestakuntza mota hauek ikasleei titulazio bikoitzarekin amaitzeko aukera ematen zaie: "Nazioarteko merkatzaritzaren goi mailako teknikaria" eta "National Diploma in Bussiness" izeneko diploma, Erresuma Batuko educational Council-ek emana.
Enpresa laguntzaileetan praktikak
ORKLI, INDAUX, MATIA INGEMA, ALDINET, HANBEL EASO, ULTRAFIL, NIESSEN, ARIN EXPRESS, ALTITUD EXPORT EVASIÓN
BESTEAK BESTE. ETA GAINERA, PRAKTIKAK ATZERRIAN: ERASMUS