Cebanc Berriak

Noticias Cebanc

  • Sukaldaritzako 2. mailako ikasleek Eusko Label lehiaketa gastronomikoan hartuko dute parte

    2014/01/23

    Ikasturte honetan, V. Euskadiko Ostalaritza Eskolen arteko Eusko Label Lehiaketa egingo da, Euskadiko Ostalaritza Eskola hauetako ikasle guztiei zuzendua eta CEBANCeko Sukaldaritza eta Sukaldaritza Zuzendaritzako 1. eta 2. mailako ikasleek hartuko dute parte bertan. Lehiaketa hau Hazi trebakuntza proiektuaren baitan antolatzen da.

    Lehiaketan parte hartu nahi duten ikasleek plater bat prestatu beharko dute Eusko Labela duen Euskal Baserriko Oilaskoarekin.

  • David de Jorge gure Nutrizio Jardunaldian izango da

    2014/01/22

    David de Jorge sukaldari ospetsuak parte hartuko du, hilaren 28an, CEBANCeko goi mailako Dietetika zikloko 2. mailako ikasleek eta irakasleek antolatutako Nutrizio jardunaldian. Ekitaldia 11:20ean hasiko da, Dietetika zikloko 2. mailako ikasleek emango duten hitzaldiarekin; gaia, elikadura orekatua. Ondoren, David de Jorgek kontatuko digu nola lortu zuen argaltzea eta nola bizi zuen esperientzia hau.

Pages