
FIRST eta ADVANCED ziurtagirietarako prestatzeko ikastaroak
2009tik, CEBANC-ek Cambridgeko Unibertsitatearen baimen ofiziala du First eta Advanced ziurtagirietarako prestatzeko ikastaroak emateko.
Horrez gain, «Official Test Venue» zentro ofiziala da; hau da, maila anitzeko Linguaskill proba egiten du Cambdrigek egindako ebaluazio ofizial baten bidez. Language Testing Services (LTS) enpresarekin dugun lankidetza-hitzarmenari esker, CEBANC-ek Cambridgeko azterketak ordenagailu bidez («Computer-based exams») egiteko aukera ere ematen du.
HAUEI ZUZENDUTA:
Cambridgeko Unibertsitatearen FIRST eta ADVANCED ziurtagirien azterketa ofizialetara aurkeztu nahi dutenak.
ESKAKIZUNAK
Test baten bidez dagokion maila egiaztatzea.
EGUTEGIA | EGUNAK | ORDUTEGIA | PREZIOA | |||
---|---|---|---|---|---|---|
FIRST | 2021eko urriaren 4tik 2022ko maiatzaren 1era | astelehen eta asteazkenak | 17:00-18:30 19:00-20:30 | Matrikula eta materiala: 90 € Hilerokoa: 90 € | ||
ADVANCED | 2021eko urriaren 5tik 2022ko ekainaren 2ra | astearte eta ostegunak | 18:30-20:00 | Matrikula eta materiala: 99 € Hilerokoa: 99 € |

LINGUASKILL
Hizkuntzek mundurako ateak zabaltzen dituzte. Bizitzan milaka esperientzia berriri atea ireki ahal izateko giltza bat. Eta guk, zentro gisa, giltza hori eman nahi dizugu.
Linguaskill-i esker, CEBANC-ek Cambridgeko maila anitzeko titulu ofizial bat lortzeko aukera ematen dizu. Maila anitzeko ingeleseko azterketak egiteko zentro ofizialetako bat gara, eta gure zentroan antolatzen eta kudeatzen ditugu testak.
Informazioa: 943 31 69 00 edo gcomercial@cebanc.com