89 tabernek hartuko dute parte Gipuzkoako Kroketaren I. astean

 

Gaurtik hasita eta azaroaren 4a bitartean Gipuzkoako Kroketaren I. Astea ospatuko da, Cebanc ekimen honen kolaboratzailea izango delarik. Ekimenaren xedea aisia eta turismoa sustatzea da, gastronomiaren bidez.

Lehiaketa antolatuko da eta bertan Gipuzkoako 89 tabernek hartuko dute parte. Finala azaroaren 6an izango da, Cebanc-en-.