Administrazio-Kudeaketa zikloko gela batek parte hartuko du aurten STARTinnova lehiaketan

Aurtengo edizioan,  erdi mailako Administrazio-Kudeaketa zikloko 1. mailako gela batek hartuko du parte STARTinnova lehiaketan.

Aurten, Euskadi, Asturias, Valentzia, Errioxa, Gaztela_Leon eta Madrileko 160 ikastetxeetako 3.500 ikaslek formazioa jasoko dute e-learning-eko plataforma honetan. STARTinnovaren helburua gazteen artean ekintzaile sena suspertzea da eta Batxilergoko eta LHko 16-17 urteko gazteei dago zuzenduta.

Tarde bakoitza, 4 edo 5 ikasleek osatua, ideia bat identifikatu ondoren abiarazten du ekintzailetza proiektu bat STARTinnovaren tresnak erabilita. Bukaeran, lurraldeko talde sailkatuak finalean lehiatuko dira Donostian izaten den ekitaldi batean.