Azken tokiak bulego laguntzailea ziklo formatiboan

Oraindik toki libre batzuk gelditzen dira bulego laguntzailea ziklo formatiboan. Interesatuz gero, gogoratu urriaren 14an bukatzen dela izen-emate epea. Bi kurtso akademikoetan banatutako 2.100 orduko titulua da, eta parte-hartzaileak bulego laguntzailearen profilari dagozkion ondoko gaitasun profesional hauek bereganatuko ditu: korrespondentzia lanak kudeatzea,kobratze, ordaintze eta diru-sarrera lanak, aplikazio informatikoen erabilpena, komunikazioak kanalizatzea, eta abar. Ziklo hau DBHko graduatua bukatu barik duten 16-18 urte bitartekoei zuzenduta dago.