Azken urtean 78 lan eskaintza jaso ditugu

Enpleguari zuzendutako kalitatezko prestakuntza CEBANCen ezaugarrietako bat izanik, gure Lan Poltsaren balioa ere ez da nolanahikoa. Zerbitzu honen bidez lana eskaintzen dutenak lan bila ari diren kandidato egokienekin harremanetan jartzen ditugu.
Oso ondo funtzionatzen duenez, enpresa eta erakunde askok gugan jarri dute euren konfiantza eta lan eskaerak bidalten dizkigute ondo erantzungo diegulakoan. Horrela, azken urtean sektore ezberdinetako 78 lan eskaera jaso ditugu, guztira. Gure lanaren beste alderdi bat jendea lanpostu bat aurkitzen laguntzea denez, pozaren pozez sentitzen gara ikasle batek gure laguntzarekin lanpostu bat aurkitzen duen bakoitzean.
Egon adi eta begiratu gure Lan Poltsan, etengabe gaurkotzen ari da-eta.