Bihartik aurrera, Heziketa Zikloetako eskola-jarduera presentziala 15 egunetan eta jarduera online izango da

Eusko Jaurlaritzak, Osasunaren Sailaren jarraibideei jarraituz, ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako eteteko erabakia hartu du. Etenaldi honek 15 eguneko iraupena izango du bihartik aurrera, martxoaren 13tik aurrera. Nolanahi ere, eskola-jardueraren aldi baterako etenaldia ez da eskola-jardueraren etenalditzat hartu behar; aitzitik, ahalegina egin behar dugu ikasleek egunero etxean ikasteko ohiturari eutsi diezaioten, online modalitatean.

Horregatik, ikastetxeetako langileak beren ohiko ordutegian egotea erabaki da. Informazio eguneratua eta jarraibide operatibo gehigarriak izateko, sailaren webgunearen barruan atal bat gaitu da, gomendioak eta menu berriak aldizka helarazteko: Koronabirusari buruzko informazioa

Bestalde, hurrengo egunetarako aurrikusita zeuden ate irekiak atzeratu egingo dira:

  • martxoaren 14an
  • martxoaren 28an

Etengabeko eta Lanerako Prestakuntza

Etengabeko eta Lanerako Prestakuntzako ikastaro presentzialak ere bertan behera gelditzen dira datozen bi asteetan, martxoaren 30era arte. Hartutako neurriak Lanbideren komunikatuan azaltzen dira.