Cebancek zortzi onlineko ate irekien saio antolatuko ditu maiatzean

 

Bizi dugun konfinamendu-egoeraren aurrean, Cebanc Prestakuntza Zentroak - Gipuzkoako Ostalaritza eta Turismoko Goi Mailako Eskola onlineko Ate Irekien zortzi jardunaldi antolatu ditu maiatzerako. Horietan, etorkizuneko ikasleek eta haien gurasoek espezialitate bakoitzaren ezaugarriak ezagutu ahal izango dituzte, bai erdi-mailakoak bai goi-mailakoak: Marketina eta Publizitatea, Nazioarteko Merkataritza, Dietetika, Informatika, Turismoa, Administrazioa eta Lanbide Heziketako zikloak.

 

Onlineko ate irekietan informazio orokorragoa  ere  emango da ikastetxearen nortasun-ezaugarriei buruz, hala nola errendimendu handiko Ethazi eredua, eredu duala, tratu pertsonalizatua edo ikasleen laneratze handia, lan-poltsa propio batean oinarrituta. Parte-hartzaileek tokia erreserbatu ahal izango dute webguneko formularioaren bidez, eta sare sozialen bidez espezialitate bakoitzaren aurkezpen-bideora konektatu ahal izango dira. Zentroak kontsulta-bideak ezarriko ditu, interesa duten pertsona guztiek informazioa modu pertsonalizatuan zabal dezaten.

 

ONLINEKO ATE IREKIEN DATAK

  • MARKETIN ETA PUBLIZITATEA osteguna, maitzak 7, 18:30
  • NAZIOARTEKO MERKATARITZA larunbata, maiatzak, 11:00
  • DIETETIKA osteguna, maiatzak 14, 18:30
  • INFORMATIKA larunbata, maiatzak 16, 11:00
  • TURISMOA osteguna, maitzak 21, 18:30
  • OSTALARITZA larunbata, maiatzak 23, 11:00
  • ADMINISTRAZIOA osteguna, maitzak 28, 18:30
  • OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA larunbata, maiatzak 30, 11:00