Ekintzailetza doako tailerra Helena Knörr adituarekin

Ekainaren 26rako antolatu dugu ekintzailetza doako tailerra bere negozio propioa sortzekotan dabilen jendearentzat zuzendurik. Tailerra hiru ordukoa izango da (17:30 - 20:30) eta Helena Knörr Point Park (Pittsburgh, Pennsylvania, Estados Unidos) unibertsitateko Negozio Eskolako doktore eta irakasleak eskainiko du.

Tailerrean honako gai hauek jorratuko dira, bestek beste: konbergentzia eredua ekintzailea izateko, landu beharreko gaitasunak, norberaren ekintzailetza formula, eta abar. Informazio gehiago eta izen-emateak, (tokia agortuta dago) webgunean