Elikajan, Donostia Innovation Challengeko jarrera-balioen saria

 

Aran, Patricia, Elene, Ane eta Uxue Dietetikako ikasleek aurkeztutako Elikajan proiektuak jarrerazko balioen saria jaso zuen atzo, urtarrilak 23, Kursaalen egin zen Donostia Innovation Challengeko asken ekitaldian. Gainera, Cebancen ondorengo taldeak izendatu zituzten: Healthy Meal, 3D inprimaketaren erabilera onenaren atalean; Control Food, AIren erabilera onenean; eta Blind Sound, IoT-ren erabilera onenean.

Donostiako Sustapenak antolatutako ekitaldian, hamaika ikastetxetako (Antigua Luberri, St Patricks, Eskibel, Cebanc, Easo Politeknikoa, Ceinpro, Nazaret, Altza, Zubiri Manteo, Axular eta Ekintza-) DBH, Batxiler eta Lanbide Heziketako laurehun bat ikasle donostiarrek hiria teknologia disruptiboen bidez (robotika, adimen emozionala, etab.) nola hobetu daitekeen landu zuten.

Proiektuaren bideoa: