Harrera ederra Donostiako Udaletxean

CEBANC taldeko hainbat kide atzokoan Donostiako Udaletxean izan ginen; bertan Juan Carlos Izagirre alkateak, Nora Galparsoro azpiegitura eta ingurugiroko zinegotziak eta Txuri Aramburu hiriaren Bigarren Mendeurrenaren egitarauren zuzendariak hartu gintuzten. Bisitaren arrazoia zera izan zen, bi erakundeen arteko elkarlanerako bide berriak ezartzea. Esan beharra dago oso ondo hartu gintuztela eta bileraren giroa oso atsegina izan zela.