IV. Pitch Lehiaketak amaiera eman zion Gizarte-Ekintzailetzako Promise Jardunaldiari

María Angeles Amenabar eta Kaioa Trip 

 

Gizarte-ekintzailetza izan zen atzo Cebancen egin zen Promise jardunaldiaren gai nagusia. Jardunaldia pitch lehiaketaren IV. edizioarekin amaitu zen, non Ostalaritza, Turismo eta Informatika familietako goi-mailako eta erdi-mailako ikasleek parte hartu zuten.

Gizarte-ekintzailetzako ekimenak partekatzeko asmoz, beren esperientziak azaldu zituzten Maialen Aginagaldek, Mugarik gabeko Ekonomialariak taldekoak; Galder Izagirrek, Kikarakadakoak; eta Karlos Ordoñezek, SOS Arrazakeriakoak.

Maialen Aginalgaldek Mugarik Gabeko Ekonomialariak GKEaren funtzioa azaldu zuen. Ekonomiako ikasleek eta irakasleek sortu zuten GKE hori, eta ekonomia bidezkoago, sozialki eraldatzaile eta solidarioago baten alde lan egiteko sortu zen, KESa (Gizarte Erantzukizun Korporatiboa) eta ISRa (Gizarte Inbertsio Arduratsua) sustatzeko. Kikarakadako Galder Izagirrek Lesbosen errefuxiatu diren adingabe migratzaileei kultur eta sormen proiektuen bidez elkartasuna eta heziketa ematen dien ekimen hau azaldu zuen, 

Ondoren, SOS Arrazakeriako Karlos Ordoñezek ikasleak jatorri migratzaileko gazte edo nerabeekin harremanetan jartzen dituzten gizarte mentoretzako proiektuak azaldu zituen. Proiektu honen xedea kultura, gizarte eta gizarte ikaskuntzarako elkartze guneak ahalbidetzea da. Karlosek Cebanc gonbidatu zuen ekimen honetan parte hartzera.

Graciela Imaz eta Angel Lopez, Secotekoak; Amaia Elosegi, Donostiako Sustapenekoa, eta Ana Isabel Yoldi, Aslekoa, izan ziren mahai-inguruaren protagonistak, Gorka Gonzalez moderatuta. Bertan, beren elkarteek sustatzen dituzten ekintzailetzako ekimenak azaldu zituzten.

 

 

Pitch lehiaketa

Jardunaldiaren bigarren zatian, lau taldek parte hartu zuten Pitch Lehiaketa klasikoan, non euren negozio-ideiak azaldu zituzten. Epaimahaiaren balorazioen ondoren, hauxe izan zen sailkapena:

  • Lehen saria (FNACen 300 €-ko bonoa): Dayron Padilla, Xiker Riaño eta Adrián Recalde, Turismo-ostatuen Kudeaketako 2. mailakoak, Kaioa Trip proiektuarekin. Kaioa Trip APP hibridoa da, turismo-esperientzien bilatzailea eta konparatzailea.

  • Bigarren saria (FNACen 200 euroko bonoa): Pablo, Adrian, Lander eta Elizabeth, Airtruk proiektuarekin, kutsadura gutxitzen duen eta energia sortzen duen ibilgailuentzako aire-iragazkia.

  • Hirugarren saria (100 €FNAC): Luis Gonzaga, José Vergara eta Enero Aires, 4YOU proiektuarekin, mesedeak trukatzeko edo salerosketarako aplikazioa.

  • Laugarren saria: (bazkaria Cebancen taldekide guztientzat): IBAN, Mikel eta Julen, Naturlabel proiektuarekin, elikagaiak ekoizteko eta banatzeko zerbitzu, 0 Km-a filosofiaren pean.

  • Proiektuaren aurkezpen/komunikazio onenaren sari berezia (50 €-ko FNAC bonoa): Kaioa Trip.

Sariak María Ángeles Amenabarrek 2019ko Joxe Mari Korta saridunak banatu zituen. Cebancek opari bat eman zion María Angelesi, Zubiola S. Coop. buru zela 1989tik 2007ra arte egindako gizarte-ekintzailetzako ibilbidearen aitorpen gisa.

Jardunaldiko argazki albuma: https://www.flickr.com/photos/cebanc/albums/72157712873587737/with/49454650403/     

 

Airtruk

4YOU

NaturLabel