Leku libre gelditzen da Cebanopolis umeen tailerretan

Oraindik leku libre gelditzen da Cebanopolis, 8-11 eta 12-16 urteko umeei zuzendutako uda tailerretan. Zehazki, bi txandatan (uztailaren 1-12 eta 15-30, 9:30-13:30) lekua dago informatikako ludotekan, eta ingelesa ikasleentzat tailerretan. Sukaldaritza dibertigarriaren kasuan, aldiz, soilik gelditzen da leku librea bigarren txandan (uztailaren 15etik 30era). 


Informatikako ludotekan umeek programazioaren munduan lehen urratsak emango dituzte. Scrach aplikazioaren bidez euren lehen bideojokoak, istorio animatuak eta arte interaktiboko pieza xumeak sortuko dituzte.
Ingeleseko tailerretan, aldiz, betiko klaseetatik haratago, ingeles hutsean zenbait joko eta ekintza burutuko dituzte.
Umeek primeran pasatuko dute, bestalde, errezetak prestatzen sukalde-tailerretan. Pintxo lehiaketetan parte hartzeaz gain, merkatuak bisitatuko dituzte eta sukaldaritzari buruz duten ikuspegia zabalduko zaie.
Informazio gehiago eta onlineko izen-emateak.