Life 2 nazioarteko proiektukideen topaketa Kopenhagen

Life 2 proiektuko kideak Kopenhagen (Danimarka) izan dira bosgarren eta azken nazioarteko topaketan, irailaren 27an.
Bi urteetan zehar, Belgika, Danimarka, Portugal, Errumania, Espainia eta Erresuma Batuko aditu zein Lanbide Heziketako zentroen sareak bildu dira, zer eta ekintzen eta praktika onuragarrien prestakuntza-multzo bat osatzeko, LHko irakasleei zuzendurik. Multzo hau Europako gazteek, eta inguru ahuletan bizi direnek bereziki, aurre egin behar dioten erronkari erantzutea du helburu. Prestakuntza-multzo honek oinarrizko konpetentziak sustatu nahi ditu, enplegagarritasuna eta enpresari sena batik bat.
Materiala eskuragarri dago, doan, euskaraz, espainieraz, ingelesez, danieraz, portugaleraz eta errumanieraz  life-2 proiektuaren webgunean. Eskuratu ahal izateko, Training Pack irtenguneren bidez izen-ematea egin behar da.
Irudian, proiektuko kideak Niels Brock Kopenhageko LHko Niels Brock zentroan.