Online ate irekien eta online orientazioaren plataforma berria prestakuntza-zikloetarako

Egungo egoeran zerbitzurik onena eskaintzeko asmoz, Cebanc-ek online ate irekien eta orientazioaren plataforma berria sortu du webgunean. Plataforma honen helburua da etorkizuneko prestakuntzan interesa duen pertsona orok, ikasle potentzialek zein gurasoek erosotasunez eskuratu ahal izatea heziketa-ziklo bakoitzari buruzko informazio guztia. Halaber, informazio-kanal pertsonalizatuak eta onlinekoak prestatu dira, interesa duten pertsonak Cebanc-eko orientazio-zerbitzuarekin harremanetan jartzeko.

Ate irekien online jardunaldiak dira plataformaren atal nagusia. Zortzi jardunaldi ezarri dira, ostegunero, 18: 30ean, eta larunbatero, 11: 00etan, maiatzean zehar. Jardunaldi horiek prestakuntza-espezialitateen arabera banatu dira: 

 

Ikastetxearen ezaugarri nagusiak ezagutzeko, aurkezpen-bideo bat egin da. Bertan, Kote Bernalek ezaugarri nagusiak azaldu eta instalazioen zati bat erakutsiko digu. Halaber, zortzi bideo grabatu dira espezialitate bakoitzeko, eta horietako bakoitzeko irakasleen batera ikasgelak bisitatu ahal izango dira. Bideo horiek ate irekien egun bakoitzeko egun berean argitaratuko dira plataforman. Jardunaldi hauetan, bideoen ondoren, galderak egingo txanda irekiko da, partaideen zalantza guztiak argitzeko.

Halaber, ziklo bakoitzean aurreinskripzioa egiteko botoi bat eta Cebanc-en orientazio-zerbitzuarekin bideo-dei bidezko hitzorduak erreserbatzeko atal bat ere prestatu dira.