Surf industriarako soluzio digitalen kurtsoa, langabetuei zuzendurik

Fomento San Sebastian erakundeak langabetuei zuzenduta eta CEBANCen emango den kurtso honetarako dirulaguntza emango du: surf industriarako marketing estrategien barruan soluzio digitalei buruzkoa, alegia.


Kurtso hau ekainaren 17an hasiko da eta uztailaren 26an bukatu, eta bertan Donostian bizi diren langabetuek lehentasuna izango dute. Informazio gehiago eta izen-emateak Lanbiden, webgunean zein bulegoetan.