Tafcity proiektuaren amaiera Rumanian

Tafcity proiektuaren bazkideek nazioarteko bosgarren eta azken topaketan parte hartu zuten, joan den irailaren 10ean Timisoaran (Rumania). Proiektuari amaiera emateko, Timisoarako Unibertsitate Politeknikoak tailerra antolatu zuen, non Udaletxeko ordezkariek, kultura, aisialdia eta komunikazioa arloetako nahiz pertsona nagusien elkarteetako ordezkariek, baita osasuna eta kirola esparruetako ordezkariek ere hartu zuten parte.
CEBANC-Cea-ren partetik, Europako proiektuen ordezkaria den Marijo Irastorzak aurkeztu zuen proiektuaren azken emaitza.