
Etengabeko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritzak, Hezkuntza Sailaren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren bitartez, 2004. urteaz geroztik, bizitza osoko ikaskuntzaren testuinguruan edozein ezagutza-eremutan egiten diren ikaskuntza erabilgarriko jarduerak diruz laguntzeko laguntzak jarri dituzte abian, pertsonen herritartasun aktiboa eta gaitasunak sustatzeko helburuarekin, haien adina edo lan-egoera edozein dela ere.
Cebanc aitzindaria izan da 2004. urtetik gaur arte etengabeko ikaskuntzako proiektuak garatzen, eta ikaskuntza-ekintzak egin ditu arlo hauetan: oinarrizko gaitasun digitalak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, eta autonomia pertsonala hobetzeko gaitasuna.
Proiektu hau osatzen duten jarduerak bizi garen gizartearen eskakizunetara egokitzeko eta gizartean integratzeko asmoa duten pertsona guztiei zuzenduta daude.
Cebancek Etengabeko Ikaskuntzako ikastaroak eta tailerrak emango ditu 2022an, bai Donostiako instalazioetan, bai Gipuzkoako hainbat herritan.
“Uneoro da momentu egokia ikasteko”
