Urtero bezala, CEBANC-ek EfVET TTT 2025-ean parte hartu du. Ekitaldia SEPR-ek (Société d’Enseignement Professionnel du Rhône) antolatzen du eta apirilaren 2-tik apirilaren 4-ra bitartean ospatu da Annonay-n. Europa mailako lanbide heziketa eskola desberdinetako ordezkariak elkartu dira landa-turismo iraunkorraren inguruan eztabaidatzeko eta ideia desberdinak partekatzeko.
Lehengo egunean CEBANC-eko ordezkariek formakuntza ikastetxe desberdinak bisitatu zituzten eta ongietorria egin zitzaien Saint-Bonnet-le-Froid landa eremuan. Bigarren egunean aditu desberdinen iritzia jakiteko unea izan zen, antolatutako hitzaldi desberdinen bitartez. Misa Labarile, Europako Batzordeko ordezkariak (DG GROW), BILT taldeko adituak eta André Marcon enpresariak parte hartu zuten. Marconek adibidez bere herriko garapen jasangarriaren inguruan hitz egin zuen.
Ekitaldiaren barnean hainbat egitasmo paralelo burutu ziren nazioarteko irakasle eta koordinatzaileentzat, Europako ikastetxeen artean lankidetza-proiektuak garatzeko guneak partekatzeko helburuarekin. Esaterako, bisita gidatuak, kultur-ekintzak eta benchmarking esperientziak Lyon hirian, hala nola Cité du Chocolat Valrhona, upategi bat, okindegi tailer bat eta ibilbide mikologikoak.
CEBANC-ek mahai inguru batean parte hartu zuen eta EthAI eta Treads sektore turistikoen inguruan bi proiektu aurkeztu zituen. "Roundtables & Collaborative project design-en” helburu nagusia iraunkortasuna, landa-turismoa edo hezkuntza-berrikuntza-ren inguruan Erasmus+ proiektuak aurkeztea zen. Era berean, Lanbide Heziketarekin, digitalizazioarekin eta turismo-sektoreko ekonomia berdearekin lotutako baterako proiektuak garatzea eta abian dauden proiektuen jardunbide egokiak trukatzea bilatzen zen.
Ekitaldia amaitu baina lehenago, TTT taldearen urteko lan-plana aurkeztu zen. Bere helburu nagusia hezkuntza berrikuntzan erronka berriak finkatzea da.
Edizio honen ezaugarri nagusiak honako hauek izan dira: ikuspegi praktikoa, ekitaldia egin den ingurunearekin duen lotura handia eta ikaskuntzaren aldeko apustua, aldaketarako eta eraldaketarako motor gisa. Horrela, CEBANCk Europan askoz jasangarriagoa den Lanbide Heziketako sistema batekiko konpromisoa indartzen du.