CEBANC-ek Plaiaundi, Inmakulada, Escivi y Monte Albertia formakuntza zentroek antolatutako sukaldaritza eta nutrizio tailer batean parte hartu du. Egitasmoa disfagia duten umeei eta beraien senideei bideratuta dago eta ‘On Kologia 360°’ Eusko Jaurlaritzako Sailburuordetzak bidartzen duen On Kologia 360° proiektuaren barnean dago.
Gure eskolan ikasten duten bi sukaldarik pazienteen beharretara bideratutako sukaldaritzako klase praktikoak zuzendu dituzte. Horretarako lehen plater bat (pasta boloñesa) eta postre bat (sagar flan-a) prestatu dituzte 40 pertsonentzat. Mentua lantzerako garaian, Garbiñe Aizpuru y Pello Amiama OSI Donostialdeako nutrizionisten laguntza izan dute, gainera hauek prozesu onkologikoan elikadurari buruzko aholku praktikoak partekatu dituzte.
CEBANC-ekin batera, Osakidetza egitasmo honetako kolaboratzailea izan da.
Aurkezpenean Kote Bernal CEBANC-eko Zuzendari Komertziala, Komunikazioa eta Zerbitzuak, Iñigo Olaizola, CEBANC-eko sukaldaritzako irakasleak, Unai Etxebeste, Plaiaundiko Berrikuntzako Arduradunak eta Pello Amiama eta Garbiñe Aizpuruk parte hartu dute.
On Kologia 360°
Plaiaundi, Inmakulada, Escivi eta Monte Albertia formakuntza zentroek indarrak batu dituzte minbizia jasaten duten umeen ongizatea hobetzeko helburuarekin. Egitasmo honen bitartez pazienteek dituzten beharrei erantzuteaz gain, laguntza sare bat hedatzea eta bizi-kalitatea hobetzeko beharrezkoak diren baliabideak ematea bilatzen da.
Contra el Cáncer Gipuzkoak, Aspicerek, Aspanogik, Izan Iñurrik, Katxalinek, Agadelprisek eta Osakidetzak kolaboratzaile moduan laguntzen dute.