Gure gidatze autonomoko proiektua Tknikak bultzatutako ekimena da, auto autonomoen teknologia, Openpilot proeiektu irekia eta berari loturiko adimen artifiziala Lanbide Heziketako prestakuntzan txertatzeko helburuarekin. Proiektuan Oteitza Lizeo Politeknikoa, Cebanc eta Meka Lanbide Heziketako ikastetxeek parte hartzen dugu, elkarlanean eta ezagutza partekatuz.
Proiektuaren barruan, COMMAI 3X hardwarea Hyundai IONIC 5 batean integratu da eta lehen gidatze-probak egin dira; hasierako sentsazioak eta emaitzak oso ilusionagarriak izan dira. Aldi berean, OpenPilot simulazio softwarea probatu da, eta ikastetxeetan prestakuntza eta praktikak eskaintzeko moduan dagoela egiaztatu da.
DriveMind proiektua ekainean amaituko da, eta material didaktikoa Euskal Herriko Lanbide Heziketako ikastetxeen eskura utziko da, Openpilot ekosistema hezkuntza-eremura eramateko eta ikasleei esperientzia praktikoa eskaintzeko.

