CEBANC-ek OLHren esparruan esperientzia berritzaileak eta kontrastatuak partekatzea, hausnartzea eta horietatik ikastearen helduarekin ‘Oinarrizko Lanbide Heziketa: Etorkizuna eraikitzen duten esperientziak’ jardunaldia antolatu du. Euskadi osoko ikasketa zentro desberdinetako ordezkariak bildu ditu eta 40 pertsona inguru bertaratu dira gaur CEBANC-eko egoitza nagusian ospatu den jardunaldira.
Isabel Mendiguren, Eusko Jaurlaritzako Ikaskuntza Berezien zuzendariak ireki du saioa. Paloma Enriquez, CEBANC-eko zuzendariak ere parte hartu du eta moderatzailea Kote Bernal, Zuzendari komertziala izan da.
Ekitaldi hau CEBANC-en 50. urteurrenaren ospakizuneko egitarauaren barnean dago.
Euskadiko sei formakuntza zentro desberdinetako ordezkariek ere hitz egin dute oinarrizko lanbide heziketak bai gaur egun eta bai etorkizunera begira duten erronken inguruan.
OLH-aren erronkak
Aurkezpenean Paloma Enriquez, CEBANC-eko zuzendariak, honakoa adierazi du: “Oinarrizko Lanbide Heziketa ikusarazteko eta indartzeko premian sendo sinesten dugu. Gazte askoren inklusiorako, motibazio profesionalerako eta garapen pertsonal eta profesionalerako funtsezko bidea da”.
Egitaraua
Gaurko jardunaldia goizeko 9:30etan hasi da eta Isabel Mendigurenek oinarrizko lanbide heziketak egun bizi duen errealitatearen inguruan hitz egin du ‘Oinarrizko Lanbide Heziketa gaur egun: errealitatea, ikuspegia eta aukerak’ izenpean. Mendigurenek OLHak dituen helburu batzuk zerrendatu ditu: “OLH inklusiboa eta malgua izateaz gain, aukera ugari eskaintzen ditu, batez ere garapen pertsonalean eta laneratzean lagun dezan”, adierazi du. “Euskadik hasierako LH-ko 83 zentro ditu eta plaza guztietatik %97ak beteta daude”, gehitu du.
Goizeko 10:15etan CEBANC-eko koordinatzaile eta irakasleak ‘Motor pedagogikoa: Ibilbideak aldatzen dituen irakaskuntza’ izena duen mahai inguru batean elkartu dira. Ondoren 25 minutuko atsedenaldi bat egin da eta gonbidatuak itzuli direnean EAEko ikastetxe desberdinetako ordezkariak elkartu dira mahai inguru batean eta ‘Inspirazio-iturri diren ahotsak: Oinarrizko Lanbide Heziketako esperientziak’ solasaldiari hasiera eman zaio. Mahai inguruan guztira sei gonbidatu izan dira; Maria Antonia García, Mendibileko zuzendaria; Jesús Velasco, Ortzadarreko hezkuntza berriztatzeko arduraduna; Xabier Rastrero, Otxarkoagako ikasketaburua eta berrikuntzako zuzendaria; Alberto Blanquez, San Luis formakuntza zentroko psikologoa, Maite Pastor OLH-ko tutorea; Raul Giralde, Gaztedi Donostiako koordinatzailea.
Jardunaldia bukatu baina lehenago bi ekintza burutu dira, alde batetik ikasle, ikasle ohiek eta familiek testigantza panel bat osatu dute, eta bestetik, gaur jorratutako gai desberdinen ondorioak amankomunean jarri dituzte ‘Inspirazio-iturri diren ahotsak: Oinarrizko Lanbide Heziketako esperientziak’ saioan.
Behin jardunaldia amaituta, bertaratutakoek eta hizlariek elkarrekin bazkaldu dute egoitzan antolatutako otordu batean.